XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bizkarrezurraren aldaketak, zutik ibiltzeko posturara moldatu dira.

Bihotza, birikak eta gainerako erraiak toraxaren eta sabelaren barruan zintzilikatzeko era, primateengan eta zenbait kuadrupedorengan oso bestelakoa da.

Denboran zehar lortutako konplexutasunaren neurri bat, gorputzaren tamainarekiko garunak gero eta bolumen handiagoa edukitzea izan da (EQ: encephalization quotient edo entzefalizazio-erlazioa).

Ugaztunek, adibidez, talde gisa narrastiek baino EQ handiagoa dute, eta ugaztunen barnean primateena da, zalantzarik gabe, ordena adimentsuena eta guztietan EQ altuena duena.

Primateen garunaren tamaina eta konplexutasuna areagotzea, neurri batean ikusmenak eta goian zuhaitzetan bizitzeko trebeziak eskatzen duten nerbio-konexioen sareari zor zaio.

Dena dela, primate guztien bizimoduko alderdi konplexuenetako bat gizarte-harremanena da.

Horrek, nola nahi ere, ugaztun gehienek dutena baino adimentrebezia handiagoa eskatzen du.

Tximinoak prosimioak baino gizartekoiagoak eta adimentsuagoak dira, eta antropomorfoak tximinoak baino areago.